XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Benetan egoan ondo, ta neskame izatekotan, ezeukean egundo etxe atatik beste batera urtengo.

Arratsalde baten, zaldi-mandoen indarrez burdiñ aritik ebillen burdian, Ondartzetatik Bilbora etorrela (oraindik tximist-indarrik ezegoan orretarako, Bilbon), Arranondoko gizon bizardun bat billatu eban burdi barruan: Indianoa.

Norbere lurretik kanpoan billatu ezkero, naiz da errian agurrik egiñ ez, arpegi ona ipinten jako erritar bati, ta alan, Mañasik eta Indianoak, guztizko arrera ona egieutsien alkarri, ta biak, bata itaunga ta erantzuten bestea, Arranondoko gauzen gañeko jardun luze batean asi zirean.

Mañasi zan itaunle, berak nai eban aritik eruateban jarduna, ta aiñ buru-ta-biotz arlotu zirean euren autuan eze, ezeri be jaramon barik, ez bide inguruko burdin lantegi ketsuai, ez Ibaizabalgo ontzite ugariai, ez gora ta bera oso astiro eroiezan gabarra astun beteai, ez edonun agiri ziran gizadi zamatzalleai, ez burdi barrukoen barregarrizko esanai, ez Bilboko sarreran egozan jauregi barri ederto apainduai; ezeri begiratu barik, ezer ikusi barik, uste baño lenago eldu zirean zalpurdia geldituten zan kaleraño Indianoa ta Mañasi.

-¿Nun bizi zara? - itandu eban gizakumeak zalpurditik jatzi ziranean bereala.

- Ementxe bertan, aurreko etxe onetantxe.

- Naigabe dot.

-¿Zegaitik?.

- Zeuri apur baten aconpañatea gura nebalako.